Velutina Eskolan Ekimena

Velutina Eskolan ekimenaren helburua Asiatik etorritako Vespa velutina liztorraren aurka egitea da Euskadiko ikastetxeetan tranpak jarriz.

Espezie inbaditzaile honek suposatzen duen arazoa leuntzen laguntzearekin batera gizakiaren etxea den naturara hurbiltzeko aukera izango dute ikasleek; gutako bakoitzak haren zaintzaren ardura daukagula ulertzeko aukera.

2025-26:

Ikasturte honetan ere liztor asiatikoaren aurka egiten jarraituko dugu.
Berritzegunearen Ingurumen-Hezkuntzako taldearen bitartez egingo dugu egutegi hau jarraituz :

  • Proiektuaren inguruko hasierako azalpenak eman eta zalantzak argitzeko online saioa (Azaroak 4)
  • Ikastetxeek ekimenarekin bat egin (Azaroak 21arte… edo)
  • 1. formakuntza saioa. Arratsaldez, 15:00-17:00 Bi aukera:
    • Abenduak 10, Fraisoro eskola, Zizurkil
    • Abenduak 11, BN berritzegunea, Bilbo
    • – Edukia:
      • Vespa velutina liztor asiatikori buruzko ezagutzak, kalteak…
      • Erleak eta liztorren bizi-zikloa eta horien garrantzi ekologikoa eta soziala.
      • Udaberrian egingo den tranpatzearen ezaugarriak eta tranpen erosketarako prozedura.
      • Baliabide pedagogikoak.
  • Tranpak lortu (Urtarrila bitartean)
  • Ikasleekin gaia landu (Urtarrila bitartean):
  • 2. formakuntza saioa. Arratsaldez, 15:00-17:00 Hiru aukera:
  • Tranpak jarri, aste biro berriztu eta harrapaketen datuak bidali (Martxoa, Apirila, Maiatza):
  • Emaitzak argitaratu (Ekainean)

Ekimenarekin bat egin nahi baduzu edo arduradunekin harremanetan jarri bidali mezu bat formulario honen bidez.

Dagoeneko izena eman baduzu, Hezkuntza Delegaritzako MoodleGuneko “VELUTINA ESKOLAN PROIEKTU PILOTUA KANPO ESPAZIOEN ERABILERA DIDAKTIKOAREN BARNEAN” ikastaroan sartu zaitezke (https://hezigunea.euskadi.eus/eu/group/hezigunea/mis-cursos-moodle).

2024-25 ikasturteko egutegia:

  • Ikastetxeek ekimenarekin bat egin (Azaroak 8ra bitartean):
  • Lehen aurrez-aurreko saioa (Abenduak 10-11)
  • Tranpak lortu (Urtarrila bitartean)
  • Ikasleekin gaia landu (Urtarrila bitartean):
  • Tranpak jarri, aste biro berriztu eta harrapaketen datuak bidali (Martxoa, Apirila, Maiatza):
    • Tranpak prestatu
    • Harrapaketa datuak bidali
  • Emaitzak argitaratu (Eskertza Bideoa)(Ekainean)