Tranpa lortzeko prozesua bukatuta,
tranpen kokapena aukeratzerakoan kontutan izan behar dugu liztorren ohiturak:
- Aurreko urteetan habia egin duten inguruetan ibiltzen dira.
- Erreginak, udaberrian, loratara doaz janari bila.
- Ura behar izaten dute gainera, beraz, erreka inguruak gogoko dituzte.
Ez dago vespa velutina intsektuarentzako erakarle espezifikorik. Beraz, tranpetara zomorro asko sartuko dira. Ziurtatu behar duguna zera da, liztor beltza ez den animaliak tranpatik irtetzeko aukera izango duela; tranpa selektiboak erabiltzen ditugula.
Tranpa selektibo eredu desberdinak daude:
- AVEPRO: Hau da ikastetxe gehienetan erabiliko duguna. Iaz ere ibili genuen Asturiasen ekoizten den tranpa hau.
- VespaCatch: Veto-pharma enpresaren tranpa da. Tranpa hau probatuko duten ikastetxeek erakarle propioa erabiliko dute euren protokoloa zehatz jarraituz.
- Thingiverse-6529374: Eredu ez komertziala. 3D inprimagailuan ekoizteko aukera dago.
- …
AVEPRO TRANPA


Leiho horien zuloen forma eta tamainak liztor beltza harrapatzeko bereziki diseinatuak daude. Liztor beltza sartu bai, baina ezin irten geratuko da.
Tranparen goikaldean zulotxo bi daude. Bertatik irtetzen dira zomorro txikienak; gorako joera daukate eta urduriegi jarri aurretik irtetzen dira.
Intsektu ertainak leiho horietan dauden zulo luzangetatik irtengo dira, brida eta zinten laguntzari esker.
Likido erakarlearen gainean geratuko den arlitak flotagailu lanak eginez, irteera saiakera anitz egiteko aukera ematen die.
AVEPRO TRANPARENTZAKO ERAKARLEA

Azukre eta legami gehiago botatearren ez dago arazorik. 10 bider azukre eta legami gehiago botatzea proposatzen dute iturri batzuk.
Eskolan prestatuko dugu likidoa osagai hauekin. Kontutan izan legami freskoa hozkailuan gorde behar dela, eta iraungitze-data zaindu beharko dugula.
Tranpa bakoitzean 250-300 ml erakarle botako dugu.
Erakarleak aste birarteko eraginkortasuna dauka. Eguraldi bero eta eguzkitsuarekin gutxiago, agian.
Horrek esan nahi du aste biro tranpa hutsitu, harrapatutako intsektuak zenbatu, tranpa garbitu eta berriz kargatu egin beharko dela.
Intsektu zenbaketa taulatxo baten idazten joatea gomendatzen da. Adibidez:

Taula honetako datuak Datu-bidalketa > Harrapaketak formularioan sartu beharko dituzue, aste biro edo denak batera bidali ditzakezue, baina maiatza bukatu aurretik datu guztiak sartuta beharko lukete, eskola guztietatik jasotako datuekin txosten orokor bat prestatuko dugulako.

