Tranpak Lortu (2025-26)

Aurten hurrengo prozedura jarraituko duzue ikastetxe gehienok tranpak lortzeko:

1- Ikastetxeek Berritzeguneko formularioaren bidez zenbat tranpa behar dituzuen zehaztuko duzue. (Dagoeneko eginda)

2- Ikastetxeetan Asturiaseko Pimaker enpresaren aurrekontua jasoko duzue irakasle arduradunaren emailean. Tranpa kopurua gutxi gora-behera itxura honetako aurrekontua izango da:

Ordainketa behar bezala kontabilizatzeko, aplikazioan hornitzailea erregistratu beharko duzue, eta horretarako “Alta de Tercero(aurtengoa)” dokumentua beharko duzue.

3- Gabonak aurretik (edo oporretatik bueltatzen garen astean) ordainketa egingo duzue kontzeptu hau zehaztuz:
Aurrekontu zenbakia – Ikastetxe kodea – Ikastetxe izena

4- Ikastetxeetan Asturiaseko Pimaker enpresaren faktura jasoko duzue irakasle arduradunaren emailean.

5- Otsailean Berritzegunearen bitartez tranpak jasoko dituzue (Edo koordinazio bileran edo formakuntza saioan).


Salbuespenak:

  • Lanbide Heziketako ikastetxeek VespaCatch tranpa erabiliko dute.
  • Durangaldeko ikastetxeek Urkiola Landa Garapen Elkarteak babestuko ditu.

Kasu bietan zuzenean bosgarren puntura pasako dira.